Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko urriak 14

Hernani Astigarraga

2019/10/08, asteartea

Markel Lizeaga izan da txapeldun, Aginagako Txapelketan

Santxorekin batera irabazi du Lizeagak, Aginagako Txapela.
Santxorekin batera irabazi du Lizeagak, Aginagako Txapela.

Santxorekin irabazi zuen, 22 eta 19, Exposito astigartarraren eta Alduntzinen kontra. Gipuzkoakoan, 12 partidu irabazi eta 3 galdu dituzte hernaniarrek. Eta Lizeaga astigartarrak aurrera egin du Bankoa-DV txapelketan.

Borobila izatetik gertu egon da asteburua, esku pelotari her­naniar eta astigartarren­tzat. Markel Lizeagak denboraldiko bigarren txapela irabazi du. Ekain Lizeaga, berriz, final zortzirenetan da Bankoa-DV txapelketan, eta jaialdiko pelotari onenaren saria ere jaso du.


Aginagatik Hernanira, txapela

CD Hernaniko Markel Lizeagak Usurbilgo Pagazpe taldeko Xa­bier Santxo izan zuen bikote Agi­nagako Txapelketako finalean. Baina aurretik, CD Her­naniko Ioritz Arrietarekin aritu zen finalerdietako batean, eta 22 eta 10 irabazi zuten Maiz eta Arrateren kontra.

Finalerdietako bigarren par­tiduan Santxorekin aritu zen Lizeaga, eta 22 eta 14 irabazi zieten Loidi eta Salegiri. Finalean, bikotea mantendu eta Exposito astigartarra eta Alduntzin izan zituzten aurkari, eta partidu luze eta ona jokatu ondoren, azkenean,?Santxo eta Lizeagak irabazi zuten 22 eta 19. Horrela, txapela etxeratu zuen Lizeagak, CD Her­nanik denboraldi honetan lor­tzen duen bigarrena; Lizea­gak berak ekarriak, biak.


Txuleta, Astigarragara

Pelotari astigartarrei dagokienez, Ekain Lizeaga Bankoa-DV txapelketa jokatzen ari da, eta Urretxutik sari eta guzti itzuli da. Atzelari astigartarrak Hor­maetxe aurrelari bizkaitarrarekin jokatu zuen, eta 7 eta 22 irabazi zuen, promesa mailan, Goikoetxea eta Ibañezen aurka.

Astigartarra bikain aritu zen, eta Ibañezek apenas izan zuen aukerarik ezer egiteko. Gainera, aurrean, Hormae­txe­ak ederki errematatu zituen tan­toak. Horrela, Ekain Lize­a­gak jaialdiko pelotari onenaren saria ere irabazi zuen, eta txuleta ekarri zuen etxera, opari. Emaitza honekin, final zortzirenetara pasa da.


Gipuzkoakoan ere, ondo

Bestalde, Gipuzkoako Txapel­ke­tetan emaitza onak izan di­ra, orokorrean. Hernaniarrek 12 garaipen eta 3 porrot izan dituzte. Kadeteetan, Jara eta Etxarrik finalera sailkatzeko aukera mantendu dute. Des­kar­ga eta Alegria kadeteek eta Oiartzabal eta Insausti II jubenilek ere irabazi egin dute, eta baita Salaberria-Insausti eta Arizmendi-Zugasti seniorrek ere.  Azken hauek batere partidurik galdu gabe segitzen dute.

Lizeagak, bestalde, kasu ho­ne­tan Exposito astigartarrarekin, ezin izan zuen Intxurreren kontra, nahiz eta finalerdietarako sailkatzeko aukera mantentzen duten.

Astigartarren artean, Aner Urdangarin eta Asier Saralegi ka­de­teek 22 eta 8 irabazi zioten Oiar­peri, eta Lizeaga anaiek 13 eta 22, Mundarrori. Harri Loidi eta Jokin Santxez nagusiek, berriz, galdu egin zu­ten 20-22, Añorgaren aurrean.