Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Hernani Astigarraga

2019/10/08, asteartea

Asteburu zaila talde eskubaloiko jubenilek, baina pozgarria kadeteek

Defentsan gogor aritu ziren arren, ezin izan zituzten Zarautzeko jokalariak  geldiarazi, Hernaniko neska jubenilek, larunbatean kiroldegian.
Defentsan gogor aritu ziren arren, ezin izan zituzten Zarautzeko jokalariak geldiarazi, Hernaniko neska jubenilek, larunbatean kiroldegian.

Galdu egin zuten Mundarroko eta Hernaniko talde jubenil guztiek; baina hirutik bi irabazi zituzten, kadete mailako hernaniarrek.

Oso asteburu ezberdina izan dute, jubenil eta kadete mailetako eskubaloi taldeek. Kadete mailan, jokatutako hiru partiduetatik bi irabazi dituzte, nes­ka-mutil hernaniarrek; baina jubeniletan, hiru partiduak gal­du dituzte, Urumea bailarako hiru taldeek.

Neska jubeniletan, Urnie­tan jaso zuen porrota Mun­darrok, larunbatean, bertako taldearen kontra (22-13). Eta galdu egin zuen Hernanik ere, etxeko partidua, Zarautzen kontra (18-30).

Ez zitzaizkien hobeto joan gauzak, Hernaniko mutil jubenilei, Arrasaten; eta etxekoak estu hartu zituzten arren, 26-22 galdu zuten azkenean.

Kadete mailan bai, garaipenaren zapore gozoa dastatu zuten hernaniarrek. Neskek ki­roldegian jokatu zuten, Erein­tzaren kontra, eta 20-15 nagusitu ziren.

Mutilen bi taldeek, berriz, kanpoan zeuzkaten beraien par­tiduak, eta horietako batek, aurreneko taldeak, lortu zuen garaipena ekartzea. 28-46 na­gusitu zen Bergaran. Bigarren taldeak, berriz, 46-22 galdu zuen Eibarren kantxan.