Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko urriak 14

Hernani Astigarraga

2019/10/08, asteartea

Asteburu borobila Hernaniko neskek, nagusietan

Pelota zaila jaso, txapa gainean jarri, eta tanto ederra lortu zuen Ekhine Balerdik, jokaldi honetan.
Pelota zaila jaso, txapa gainean jarri, eta tanto ederra lortu zuen Ekhine Balerdik, jokaldi honetan.

Jokatutako hiru partiduak irabazi zituzten. Mutiletan, irabazi egin zuten astigartarrek; eta hirutik garaipen bakarra, hernaniarrek.

Emaitza gazi-gozoak izan di­tuzte joan den asteburuan, bailarako palistek. Guztiz borobila izan da jardunaldia Hernaniko neskentzat, nagusien mailan, jokatutako hiru partiduak irabazi baitituzte. Garaipena lortu dute Mundarroko mutilek ere, baina Hernanikoek, aldiz, ba­ka­rra irabazi dute nagusietan, hiru partidu jokatuta.

Sendo jarraitzen dute Aria­ne Arrietak eta Maider Huizik, nagusien lehenengo mailan; eta 30-19 irabazi zuten Alegian, Intxurreren kontra. Eta sendo ari dira Ekhine Balerdi eta Ga­razi Urdangarin ere, nagusien bigarren mailan, aurreneko bi partiduak irabazita. Igan­de­an, nabarmen nagusitu ziren, Su-Berriko bikotearen kontra, eta 30-15 irabazi zuten.

Garaipena lortu zuten Eli Gutierrez eta Eider Otaegik ere, Aian (30-15). Aurrenekoa dute, Balerdi eta Urdangarinen kontra galdu baitzuten aurrekoan.

Mutil nagusietan, berriz, bigarren garaipena lortu zuten astigartarrek, hirugarren mailan. 25-13 irabazi zuten Beñat Zubiarrainek eta Ekaitz Ezke­rrak, Azkoitiaren kontra.

Maila berean, garaipena lor­tu zuten Iker Zurutuza eta An­der Arandia hernaniarrek ere, Epleren kontra (25-23). Baina hori izan da garaipen bakarra Hernaniko palistentzat, mutil nagusietan. Izan ere, porrota jaso zuen bigarren mailan, Zu­bimendi, Ramos, Lujanbio eta Legarretak osatzen duten taldeak, Zarautzen kontra (16-25); eta baita Alain?Agirrek eta Be­ñat Garmendiak ere, bigarren mailan, Epleren kontra (10-30).


Aiheko Zubimendi finalean, Irun Hiria txapelketan

Gipuzkoako Txapelketatik kan­po ere ari dira hernaniarrak, eta garaipen haundia lortu du Aiheko Zubimendik, asteburu honetan. Epelde azkoitiarrarekin batera, Irun Hiria txapelketako semifinala irabazi zuen igandean, Bereau eta Zumeta­ren kontra (25-23); eta finalerako pasea lortu. Datorren igan­de­­an jokatuko dute finala, Za­bala eta Zumetaren kontra.

Tilos 7 Pasako finalean ere aritu ziren elkarren kontra, Zubimendi eta Zabala; eta hernaniarrak jantzi zuen txapela, Endika Ramosekin batera. Bes­te txapela bat janzten saiatuko da hernaniarra, igandean.