Ekain Lizeagak Joxean Tolosa ­txapelketa irabazi du kadete mailan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 17a, 02:00

Ekain Lizeaga astigartarrak 18 eta 17 irabazi zion Iker Egi­gureni Joxean Tolosa pelota txa­pelketan kadete mailan. Amezketako Larrunarri pelotalekua bete egin zen asteburuan, hiru finalez gozatzeko eta kadete mailakoa izan zen finalik berdinduena. Nagusien eta jubenilen finalak ere jokatu ziren. Ekain Lizeagak jokatzen zuen azken partidua izan zen kadete mailan. Ostiralea,n jubenilen lehenengo mailako Gipuzkoako Txapelketako lehenengo partidua jokatu zuen, bere anaia Eñautekin batera, Zumaiaren kontra. 


Lehenengo mailan galdu ­­eta bigarren eta hirugarren ­mailan irabazi 

Hernaniko pelotariak ere hasi dute denboraldi berria Gipuz­koako Txapelketarekin. Emai­tza desberdinak lortu zituzten batzuk zein besteak. Lehe­nen­go mailako bi partiduak galdu egin ziren eta bigarren eta hirugarren mailakoak irabazi.

Honela, kadeteetan, lehenengo mailan Jara eta Etxarrik 22-21 galdu egin zuten Tolo­sa­ren kontra. Uitzi eta Lasak ere ez zuten irabazterik izan, 22-11, jubeniletan, Oiarperen aurka.

Aldiz, garaipenak ere egon ziren. Deskarga eta Alegria ka­deteek 22-4 garaitu zuten Intza; Oiartzabal eta Insaustik batean utzi zuten Gure Txeruko bi­kotea jubeniletan eta nagusietan Altuna eta Zugastik 22-5 ga­raitu zuten Pagazpeko bikotea.

Bestetik, Euskal Jaietan Arrieta eta Labakak  22-13 irabazi zuten Barandiaran eta Lizeagaren aurka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!