Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko urriak 14

Hernani Astigarraga

2019/09/17, asteartea

Mundarroko mutilek eta Hernaniko neskek denboraldiko lehenengo porrota jasan dute

Hernaniko neskek ezin izan zuten Erandio gainditu Zubipen eta 0-1 galdu zuten.
Hernaniko neskek ezin izan zuten Erandio gainditu Zubipen eta 0-1 galdu zuten.

Astigarragako mutilek aurreneko partidua jokatu dute Deustoren aurka Preferente mailan eta 2-0 galdu dute Zubietan. Neska hernaniarrek, etxean, Erandioren kontra galdu dute 0-1 estreineko norgehiagokan.

Denboraldia ez dute espero bezala hasi Mundarroko mutilek eta Hernaniko neskek. La­run­batean Zubipen Euskal Li­ga­ko lehenengo partidua jokatu zuten neskek eta Erandioren aurka 0-1 galdu zuten. Partidu berdindua izan zen, baina hernaniarrek ezin izan zuten aurkariaren porteria zulatu. 

Etxean ez da posible izan, baina asteburuan kanpoan lor­tu nahiko dute, Bara­kal­doren kontra, lehenengo garaipena. 


Mundarrori aurreneko zatian egin zion ihes partiduak 

Ligako lehen partidua zuen Mundarrok Zubietan jeitsi berri den Deusto Donostiaren aurka. Emaitza ez zen izan es­perotakoa eta 2-0 galdu zuten astigartarrek. Partidua hasi eta berehala malda gora jarri zi­tzaion partidua talde astigartarrari etxekoek arratsaldeko lehen gola penaltiz sartu eta gero. 

Kolpea nabaritu zuen taldeak hurrengo minutuetan, bai­na gutxinaka hobetzen joan zen jokoa minutuak aurrera egin ahala. Hala ere, ordu erdia bete zenean beste akats baten ondorioz bigarrena jaso zuten Astigarragako gazteek. 

Atsedena bitarte urduritasun haundia izan zuen taldeak, kasu askotan baloiarekin akatsak egitera  eraman zituen moreak. 

Atsedenetik itzultzerakoan, jokalariak lasaitzeaz gain taldeak garbi izan zuen zer egin behar zuen eta horrek partiduaren egoera erabat aldatu zuen. Bigarren zatian moreak nagusi izan ziren, aukera asko sortu zituzten, horien artean penalti bat eta poste bat, baina ez zen talde astigartarraren eguna izan, kontrarioen atearen aurrean. 

Monedero, Gorka (Oiar­tzun), Joxe Mari, Oier, Xabi, Gran­de (Pedron), Iñaki, Ivan (Joseba), Gazte (Lander), Beñat eta Marcosek (Iñurri) jokatu zuten Deustoren kontra.


Garaipena, Erregional Ohorezko Mailako mutilek

Ez ziren albiste txarrak izan denak lehenengo futbol jardunaldian. Hernaniko mutil nagusiek, Erregional Ohorezko Mailakoek, 2-3 irabazi zuten Beti Gazteren kontra Lesakan igandean. Denboraldia hasteko modu bikaina. 

Asteburuan, Zubipen jokatuko duten lehenengo partidua dator. Gainera, partidu berezia izango da Errenteriako Tou­ring­en aurkakoak izaten diren bezala. Garaipena lortzea ga­rrantzitsua litzateke goiko postuetan kokatzeko. 

Preferenteko taldeak bana berdindu zuen Dunboaren kon­tra eta jubenil nazional mailako taldeak galdu egin zuen 2-1 Danok Bat talde indar­tsuaren kontra. 

Ohorezko mailako jubenilek bina berdindu zuten Santo Tomas Lizeoaren aurka, eta Ohorezko Kadete mailako mu­tilek garaipen ederra lortu zuten, hauek ere 2-3, Real Unionen kontra.