Endika Barrenetxeak haundia egin zuen atzo Galarretan. Buruz burukoan bere lehenengo txapela jantzi zuen sei aldiz txapeldun izan den Urrizari, finalean, 27-30 irabazi ondoren. Hernaniar batek, erremontean buruz buru, lortzen duen aurreneko txapela da eta hori lortzeko asko izerditu behar izan zuen.
Kutxabank Torneoaren 37garren edizioko txapelduna da Barrenetxea IV.a eta gipuzkoar batek ez zuela txapela irabazten Zeberiok 2007an azken aldiz irabazi zuenetik.
Atzetik aurrrera etorri zen amaieran
Partidua ezin hobeto hasi zuen, sakearekin indartsu, min haundia eginez. Horrela, 3-7 aurreratu zen. Hala ere, Urrizak bere maila erakutsi eta partidua berdintzea lortu zuen zazpina. Sei eta zazpikoa oso lehiatua izan zen eta hor Barrenetxea bete egin zen. Gorputzari buelta eman zionerako aurkari nafarrak bost tantoren aldea lortu zuen; 14-9 eta 15-10.
Hala ere ez zen behera etorri, peloteoan nagusitzen hasi zen eta pixkanaka markagailuan hurbildu eta tanto bakarrera jarri zen 18-17, 21-20 eta 25-24 nahiz eta ez zuen berdintzea lortzen. Amaieran sakearekin berriz ere asmatu eta 25na berdindu eta gero hiru tantoko alde erabakiorra hartu zuen 26-29. 27garrena egin zuen Urrizak, baina azkena ezin politagoa izan zen Barrenetxearen alde, Txapela Hernanira ekarriz.