Bigarren jardunaldia pelotariek, Gipuzkoakoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

Hernaniko pelotariek Gipuzkoako Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur etxean, kiroldegiko frontoian. Arratsaldeko 16:00etan hasita izango da, eta hiru partidu izango dira. Lehenengo, bigarren mailako kadeteetako Jon Jarak eta Unai Etxarrik jokatuko dute Tolosaren kontra. Gero, bigarren mailako jubenilen txanda izango da; Anartz Oiartzabal eta Oinatz Insaustik, Getariako Gure Txeru izango dute aurrez aurre. Eta bukatzeko, Unax Uitzi eta Mikel Lasa lehenengo mailako jubenilak Oiartzungo Oiarperen kontra lehiatuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!