Urriaren hasierarekin ekingo dio Hernaniko kiroldegiak ikasturte berriari, eta horietan parte hartzeko, izenematea irekita dago. Hain zuzen, asteartera arte izango da apuntatzeko aukera.
Horretarako, kiroldegiko bulegora edo webgunera jo behar da: kirola.hernani.eus. Bulegoan ondorengo ordutegian egin ahal izango da izenematea: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara bitarte.
Zozketa, asteazkenean
Izen-emate epea bukatuta, datorren asteazkenean egingo dute zozketa, eskaintza baino izenemate kopuru gehiago izan diren ikastaroetan. Ondoren, hurrengo egunean emango dute onartuen zerrenden berri; 12:00etan jarriko dituzte kiroldegian eta web-orrian.
Orduan libre geratzen diren plazetan izena emateko aukera irekiko dute. Irailaren 19, 20 eta 23an eman ahal izango da izena horietan, eta hilaren 24an egingo dute bigarren zozketa. Honen zerrendak egun berean jarriko dira, 12:00etan.
Bigarren buelta honetan plazak libre geratuz gero, hurrenkerari jarraituz emango da izena.