Denboraldi berriari ekingo dio asteburu honetan errugbiko ohorezko mailako taldeak. Kanpoan hasiko du liga, Sevillan, Heineken Ligara berriro itzuli den Ciencias taldearen kontra.
Eguerdiko 12:00etan hasita izango da norgehiagoka han, La Cartuja zelaian.
Partidu egokia, hasteko
Aurten egin du buelta Ciencias talde sevillarrak errugbiko ohorezko mailako ligara, eta beraz, partidu egokia izan daiteke Hernanirentzat aurreneko puntuak eskuratzeko. Dena den, eguraldia oztopo bilakatu daiteke, izan ere, Andaluzian oraindik beroa egiten du garai honetan, eta agian, partiduan eragin dezake. Borrokatzeko prest aterako dira, hala ere!