Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Hernani

2019/09/12, osteguna

Llopisek brontzea, Munduko txapelketan

Iñigo Llopis brontzezko dominarekin, Londresen jokatzen ari den Munduko Txapelketan.
Iñigo Llopis brontzezko dominarekin, Londresen jokatzen ari den Munduko Txapelketan.

S8 mailan 100 bizkar proban lortu du hirugarren postua Londresen, eta Tokioko Joko Paralinpikoetara zuzenean sailkatzetik bi hamarrenetara geratu da. Gaur 400 libreekin amaituko du bere partaidetza.

IÑIGO Llopis hernaniarrak ba­len­tria egin du, Londresen jo­ka­tzen ari diren Munduko Ige­riketa Txapelketa egokituetan. Astelehenean zortzi­ga­rren bu­ka­tu zuen 100 metro libreko pro­ba, eta astearte arra­tsal­de­an brontzezko domina kolko­ra­tu zuen 100 metroko bizkar proban, 1:09:23 denborarekin. 

Bigarren postutik 23 ehu­ne­­nekoetara geratu zen, baita Tokioko Joko Paralinpikoetara zu­zenean sailkatzetik. Robert Gris­wold estatubatuarrak lor­tu zuen urrea 1:03:47ko denbo­rarekin, eta Jesse Aungles aus­­traliarrak zilarra 1:09:00 den­borarekin. Au­ke­ra gehiago izan­­go ditu Jokoetan egoteko, da­torren denboral­dian zehar.

Bere partaidetza amaitzeko, gaur 400 metro libreak egingo ditu igeri. Laugarren den­bo­ra­rik onenarekin aterako da, eta domina lortzeko aukera du.