Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Hernani

2019/09/10, asteartea

Luis eta Enaitz Goñi aita-semeak, garaile eta 2garren

Pasa den larunbatean Luis Goñik irabazi zuen Kontxako Badiako igeriketa zeharkaldia. Gainera, bigarren bere semea den 14 urteko Enaitz Goñi sailkatu zen 500 partehartzailetik gora izan zuten proban. Emaitza hauekin Luisek eta Enaitzek  Gipuzkoako Liga irabazi dute, Master mailan aitak, eta senior mailan semeak, inoiz egon den garailerik gazteena.