Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Hernani

2019/09/10, asteartea

Llopis, Mundialeko finalean

Iñigo Llopisek ongi hasi du Munduko igeriketa txapelketa paraolinpikoa Londresen. Atzo hasi ziren probak eta S8 100 metro libreetan finalerako sailkatu zen 1:02.31 denborarekin. Kronika ixterakoan oraindik ez zuen finala jokatu eta zortzigarren denborarekin sailkatu zen. Domina lortzea ez zen erraza. Txapelketan beste bi proba gehiago egingo ditu. Gaur 100 bizkarren arituko da eta etzi, ostegunean, 400 libreetan egingo du igeri.