Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Hernani

2019/09/09, astelehena

Ander Amonarriz azkarrena, Kronoeskaladan

Kronoeskaladako partehartzaileak, probaren ondoren.
Kronoeskaladako partehartzaileak, probaren ondoren.

26 partehartzaile izan ziren Elkartasun Pedalkadak ekimenean. Taldeka, Iñigo Esnaolak, Jon Erdoziak eta Aitor Ortizek lortu zuten denbora onena.

Kronoeskalada jokatu zuten larunbat arratsaldean Herna­nin, Ibaiondo poligonotik Pla­za­ra, Elkartasun Asteburua­ren barruan. Guztira, 26 partehar­tzaile elkartu zituen, Elkar­ta­sun Pedalkadak ekimenak.

Eta azkarrena, An­der Amo­narriz hernaniarra izan zen. 5:22 denboran osatu zuen ibilbidea, Ander Uzkudun bigarrenak baino minutu erdi azkarrago (5:51). Mattin Sanzbe­rrok osatu zuen podiuma (6:00), hu­rrengo biak gertu zituela: Jon?Iruretagoiena (6:02) eta Lan­der Ibarburu (6:09). 11 lagun aritu ziren, bakarkako proban.

Beste 15ak, taldekako proban aritu ziren, sei taldetan ba­natuta. Horien artean, Iñi­go Es­naolak, Jon Erdoziak eta Ai­tor Ortizek lortu zuten denbora onena (6:28).

Partehartzaile guztiek izan zituzten pintxoak, eta sagardo eta garagardoak bukaeran; eta sari berezia jaso zuen Amo­na­rrizek: Imanol Miner presoak eskuz egindako paretako erlojua eman zion Elias anaiak. Pineda harategiaren hainbat produktu ere zozketatu ziren.

«Primeran atera da, ekimen polita bezain gogorra. Elkar­ta­suna adierazteko hamaika mo­du daude, eta gaurkoan pedalei eraginez egin dugu», adierazi dute antolatzaileek.