Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Hernani

2019/09/09, astelehena

Buruz buruko finalean da Barrenetxea

Endika Barrenetxea, garaipena ospatzen. Argazkia: Maialen Andres
Endika Barrenetxea, garaipena ospatzen. Argazkia: Maialen Andres

Semifinalean 30-25 nagusitu zitzaion Endikari, partiduari buelta emanda, bigarren erdian. Urrizaren kontra bilatuko du txapela.

Bigarrenez jokatuko du Endi­ka Barrenetxea hernaniarrak, Buruz Buruko Txapelketa Nagu­siaren finala. Baina pasea lor­tzeko, partidu haundia jokatu behar izan zuen, Endika Urru­tiaren kontra: 30-25 nagusitu zitzaion, semifinalean.

Oso berdindua eta lehiatua izan zen partidua, eta mar­kagailuari buelta eman behar izan zion hernaniarrak, biga­rren erdian. Izan ere, 15-19ko abantaila zeukan saldias­ta­rrak, partiduaren zati erabakiga­rri­ra iristean. Jokoan oso paretsu ari ziren, baina sakez lau falta eginak zituen Barrenetxeak, eta hori aprobetxatu zuen Endi­kak, tartetxoa egiteko (11-16 eta 13-18).

Sei tanto segidan, partiduari buelta emateko

Baina orduan hasi zen bere jo­ko onena erakusten herna­nia­rra: hobeto sakatu, pelota jai­tsi, eta jokoan nagusitu. Ho­rre­la pa­sa zen, 15-19 gal­tze­tik 21-19 irabaztera, sei tanto segidan egi­nez. Nola edo hala eu­­tsi zion Endikak, 21na ber­din­du­ta, eta bi tantora auke­rak man­tenduz (26-24); baina ordurako gehia­go zen herna­nia­rra, bai joko­an eta bai fi­si­koki: partidua­ren hasieran jo­koari eman­da­ko erritmo bizia sumatu zuen Saldiasekoak, bu­kaeran. Beste hiru tanto segi­dan lortu zitu­en hernaniarrak (29-24), parti­dua bere aldera eramateko. Guztira, 19 tanto egin zituen jokoan, eta beste zortzi sake­tik. Akatsak, aldiz, jo­koan hiru besterik ez, eta sa­ketik aipa­tu­tako lau faltak.

Orain, Javier Urriza txapel­du­na izango du kontrario fi­na­lean, 2016koan bezala. Da­to­rren larunbatean jokatuko du, Galarretan, pronostiko guztiak puskatzeko asmoz.