Bazkaritarako izena, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 22a, 02:00

Euskal presoen dispertsioaren kontrako Futbol 7 Txapelketa larunbatean jokatuko da. Tal­de­ek izena emateko epea atzo itxi zuten, eta gaur, bazkarirako txartelak erosteko azken eguna izango da. Garin tabernan dau­de salgai, 10 euroan. Larun­ba­te­an, goizeko 08:30etan jarri dute hitzordua Zubipen, taldeak osatzeko, eta 09:00etan hasiko da txapelketa. Bazkaria, berriz, Tilosetan izango da, 14:30etan, eta ondoren, kantaldia izango da Luziano Showrekin, eta kale buelta musikatua, jai eta aldarrikapen giroan pasako duten eguna borobiltzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!