Lan txukuna selekzioarekin, Semperenak eta Rodriguezek

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 21a, 02:00

Bretainian, Ronde des Va­lleés (Frantzia) lasterketan izan da pasa den asteburuan errepideko txirrindularitzako Gipuz­ko­a­ko Selekzioa, eta bertan izan dira Telmo Sempe­re­na astigartarra eta Ibai Ro­dri­guez hernaniarra, Ale­xan­der Fernandez, Mikel Orbea, Asier Pozo eta Alex Diazekin taldea osatzen.

Hiru etapako lasterketa honetan, emaitza onenak as­ti­­gartarrak lortu ditu. Sail­ka­pen orokorrean 28garrena izan da, irabazlearengandik, Ja­red Scot ipar-amerikarra­ren­­gandik 1,42ra. Gainera, men­dikoan laugarren izan da. Aurreneko egunean 7 segundu galduta, eta erlojupekoan 1,33, hirugarren eta azken etapan ihesaldiari jo zion beste txirrindulari batzuekin batera, nahiz eta pelotoiak harrapatu zituen helmugara iritsi baino lehen. Ihesaldi horretan, dena den, hainbat mendiko pasotan aurrenekoa izan zen, eta 10 puntu lortu zituen. Horrek eman zion laugarren postua.

Hernaniarra, berriz, 73ga­rrena izan zen 110 kilometrotako aurreneko etapan. Las­ter­keta azkarra eta urduria izan zen, eta Rodriguezek 3 minutu eta 38 segundora bu­katu zuen, aurreneko sailkatuarengandik. Bigarren etapan, erlojupekoan, selekziokoak ez ziren gustora aritu. Semperena 62garren izan zen, 1,43ra, eta Rodriguez 86garrena, 2,10era. Dena den, hirugarren eta azken etaparako in­dartuta atera ziren berriro, 102,7 kilometroei aurre egiteko. Rodriguez 84garren izan zen hemen, eta berak ere lortu zuen mendiko batean aurrenekoa izatea. Azkenean, 80ga­rrena izan zen sailkapen orokorrean.

Lasterketa gogorra izan bada ere, eta parte-hartzaile guz­tiak maila altukoak, Gi­puz­koako Selekzioko txirrindulariak hiru etapak bukatzea lortu duten 104 txirrindulariren artean sailkatu dira;?Diaz 52garren, Fernandez 54garren, Orbea 64garren eta Pozo 81garren izan dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!