Titulua berresteko prest, Urriza

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 20a, 02:00

Azken Ligaxkari eman zioten hasiera Urrizak eta Ansa IIak larunbatean, erremonteko Bu­ruz Buruko Kutxabank Txa­pel­ketan. Urriza 30 eta 18 gailendu zitzaion urnietarrari, eta, beraz, titulua defendatzen hasi du lehia.

Gaurko partiduetan, 16:00e­tan hasi eta jokatuko den bigarrengoan, Barrenetxea IV hernaniarra eta Endika izango dira aurrez aurre.


Titulua, berea

Urriza eroso aritu zen larunbatean, eta irabazteko giltza, defentsa onean izan zuen. Partidu osoan zehar akats bakarra egin zuen, sakean, eta benetan zaildu zizkion lanak Ansa IIri.

Partidua hasi, eta bost tanto egin zituen sakean Urrizak; 11 eta 2 egin zuen ihes, markagailuan. Ansa II, hala ere, ez zen kikildu, gogor eman zion pelotari, eta tartea txikitzeari ekin zion: 11-6 eta 19-15. Baina Urrizak agerian utzi zuen, berehala, zergatik den Buruz Buruko txapelduna, eta 30 eta 18koarekin irabazi zion urnietarrari, titulua berresteko asmoa daukala argi utziz. Horrela, lau puntu lortu ditu aurreneko norgehiagokan txapeldunak. Ansa IIk puntu negatiboak saihestea lortu zuen, eta hutsean geratu zen.

Iaz bezala, Endikaren aurka jokatzen hasiko da Barrenetxea IV.

Hernaniarra gaur, martxan

Iaz bezala, Barrenetxea IV az­ken ligaxkan sartuko da le­hian, zuzenean. Gaur jokatuko du aurreneko partidua, eta berriro ere, iazkoa errepikatu, eta Endika izango du aurrez aurre. Ordukoan lortu ez zuena lortzen saiatuko da, ordea; garaipena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!