Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Hernani

2019/08/19, astelehena

Hernaniko errugbi taldeak porrotarekin hasi zuen Euskal Liga, larunbatean

Arratsaldeko 18:30etan izan zen partidua Landaren. Aviron Bayonnais taldearen aurka aritu zen eta ezin izan zion garaipenari eutsi. Hala ere, zaleen aurrean emandako itxura zoragarria izan zen.

ETXEKO taldeak ezin izan zuen garaipenarekin hasi Euskal Liga, hala ere, zaleen aurrean emandako itxura, paregabea izan zen.

19 eta 33ko emaitzek, sentsazio «gazi-gozoak» utzi zituen Landaren. Hernaniko gazteek, bikain eutsi zioten lehen zatiari, hori dela eta, hasierako minutuak nahiko orekatuak izan ziren. Baina atsedenaldia iritsi aurretik, iparraldeko mutilek ensaio bat egin, eta aurretik jartzea lortu zuten. 

Bigarren zatian, Aviron taldeak nagusitasun handia­goa erakutsi zuen, eta partida borobiltzea lortu zuten. Her­na­niko errugbi taldeko anto­latzialeek adie­razi dute, ederki hasi zela Liga, bi taldeek izan baizuten errit­moa, inten­tsita­tea eta defentsa lan bikaina.