Euskaldunaren aurka preferenteek, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 17a, 02:00

Aurredenboraldian murgilduta daude dagoeneko CD Hernaniko futbol saileko talde asko. Entrenamendu horien barruan, hasiak dira  lagunartekoekin. Asteburu honetan lau jokatuko dituzte. Hiru kanpoan izango dira: Ohorezko Erregional mailakoek, Mutrikun, 12:00e­tan; Jubenil Liga Nazionalekoek Marcillaren kontra, 12:00etan Nafarroan; eta Ohorezko Jubenilek Oiartzunen kontra, haien zelaian, arratsaldeko 18:00etan. Eta beste bat, Zubipen: Erregional Prefe­renteena; goizeko 11:30etan hasita, Euskaldunaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!