Urriza eta Ansa IIa, finalerdien hasieran

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 17a, 02:00

Buruz Buruko Kutxabank txa­­­pelketa aurrera dijoa, eta gaur hasiko da beste fase bat: fi­nalerdietako ligaxka. Urriza eta Ansa IIaren artean jokatuko dute aurreneko partidua, arratsaldeko 16:00etan hasita, Galarretan. 


Urriza faborito, zazpigarren txapelaren bila

Estreinako partidua izango du gaurkoa Javier Urrizak Bu­ruz Buruko Kutxabank txapelketan. Sei aldiz txapeldun izan denak Ansa IIa txapelketako sorpresa izan dena izango du aurkari. Partidu zaila izango da Ansa IIarentzat, baina galtzekorik gabe, dena emateko prest aterako da Ga­larretako frontoira.

Urrizak, aldiz, badaki lehe­nengo partidua zaila izan daitekeela eta tentuz aterako da, zazpigarren txapela irabazteko helburuarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!