Ligaz kanpokoa 'Maialen' traineruak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 17a, 02:00

Ostegunean, burututako ETE Ligako emakumeen estropadan, Hibaikak hartu du berriro ere garaile postua eta lehenengo doa sailkapenean, 129 punturekin. ETE Ligako bigarren postuan Zumaia doa, 127 punturekin, hirugarren postuari eutsiz Tolosaldea dago, 101 puntu lortuta.

Hernanik ordea, 3 puntu lortu ditu Castroko estropadetan, eta sailkapenean zortzigarren postuan doa, 62 punturekin.

Hernaniko neskak, zortzigarren postuan doaz ETE Ligan, 62 punturekin


Ligaz kanpokoa, gaur

Hala ere, ez da aste honetako estropada bakarra izango. Izan ere, Maialen traineruko neskak Donostian izango dira gaurkoan, Urumean barrera antolatu den estropadan. Arra­­tsaldeko 17:30etan hasita hasiko da lehia, Mundaiz zubitik. 

Estropada honek, Ligarako punturik emango ez badu ere, lehiaketako giroan murgilduta jarraitzeko balioko die hernaniar neskei, Liga amaiera gertu baitago. 

Hala nola, hilaren 24an eta 25ean jokatuko dituzte azken estropadak, eta oraindik zor­tzigarren postuari eusteko aukera izango dute. Hala ere, sailkapenean koxkaren bat gora egiten saiatuko dira Maialen traineruko neskak. Laster Kontxako sailkapen estropada etorriko da, beraz, lanean jarraitu bitartean, ez dira alferrik arituko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!