Berotzen hasteko zita gaur Hernanik, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 17a, 02:00

Udari amaiera emateko, gaur  izango du aurreneko hitzor­dua errugbiak zaleekin. Euro Basque Rugby Cha­llen­ge txa­pel­keta bereziarekin izango da, Landaren. 

Gaur izango du Hernanik aurreneko jardunaldia, arra­tsal­deko 18:30etan hasita, Avi­ron Ba­yonnais Rugby talde­aren aur­ka. Hilaren 31n, aldiz, erru­gbiko mutilek Getxo  izan­go du­te aur­kari. 

Hernaniko Errugbi talde­koek, eta antolatzaileek, adie­razi dute, proiektu ga­rran­tzisu honek, arrakasta izan dezan, guztion parte hartzea ezinbes­tekoa dela. Eta herritarren ani­­mo eta lagun­tza are gehi­ago. Hori dela-eta, deia lu­zatu nahi izan dute: «animatu eta etorri Landarera gure taldea animatzera». 


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!