Aste Nagusiko Txapelketa ari dira jokatzen Hernaniko palistak, paleta larruz.
Duela egun batzuk Maider Huizi hernaniarra finalera sailkatu zen Galdosekin batera, eta herenegun, Amaia Irazustabarrenak lortu zuen finalerako txartela, Erasunekin batera, Isasmendi eta Saezi 3-1 irabazita.
Hori horrela, bi hernaniarrak aurrez aurre arituko dira gaur txapelketako finalean.
Arratsaldeko 18:00etan hasita izango da norgehiagoka Donostiako Amara auzoko Atano pelotalekuan.
Txapela, Hernanira
Biek aprobetxatu beharko dute elkarrekin jokatu izan dutela, eta elkar ezagutzen dutela besteari irabazteko. Txapela Hernanira iritsiko dela, zalantzarik ez dago.