Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Hernani

2019/08/16, ostirala

Ansa II urnietarra bihar Buruz Burukoan, Urrizaren estreinaldian

Aurreko urtean ere, txapeldun izan zen Urriza. Argazkia: M. Andres.
Aurreko urtean ere, txapeldun izan zen Urriza. Argazkia: M. Andres.

Bihar emango diote hasiera erremonteko Buruz Buruko Kutxabank txapelketaren finalerdietako ligaxkari, arratsaldeko 16:00etan hasita.

Sorpresa eman zuen asteartean Ansa II urnietarrak Ez­kurra II doneztebearraren kon­­tra, eta bera izan da erremonteko Buruz Buruko Ku­txabank Txapelketako finalerdietako ligaxkarako azkeneko txartela lortu duena. Ezkurra IIri 20-30 irabazita lortu zuen, hain zuzen.

Harekin batera jokatuko dute aurreko urteko emai­tzengatik zuzenean sailkatu direnak: Urrizak, Endikak eta Ba­rre­netxea IVk. 


Aurreneko partidua, Urrizaren kontra

Bihar izango da finalerdietako ligaxkako lehenengo partidua. Ansa IIk jokatuko du, hain justu, eta arerio zaila izango du aurrean, Urriza. Sei aldiz irabazi du Buruz Buruko txapelketa, eta aurten, zazpigarren txapelaren bila aterako da. 

Asko borrokatu beharreko partidua izango du bihar urnietarrak, baina entrena­tzeko aukera ere izan du aurretik, atzo jokatu baitzuten elkarren kontra, binaka.

Beti bezala, arratsaldeko 16:00etatik aurrera izango dira partiduak, Galarretako frontoian. Tartean, ohiko partiduak ere izango dira,  bertaratuen gozamenerako.