Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Hernani

2019/08/13, asteartea

Finalerdietako ligaxkara txartela, Ezkurra II eta Ansa IIren artean

Arratsaldeko 16:00etan hasita, lau partidu izango dira gaur ere Galarretan. Hirugarrena izango da Kutxabank txapelketari dagokiona.

Finalerdietako Ligaxkan sar­­­tuko da larunbat honetan erremonteko Bu­ruz Buruko Kutxabank Txa­pel­keta, eta bertan nork jokatuko duen erabakitzeko azkeneko partidua izango da gaur. Dagoe­neko beren postua ziurtatuta dute Urrizak, Endikak eta Barrenetxea IVak.

Azpiroz  lehiatik kanpo ge­ra­­tu zen larunbatean, eta gaur, Ansa IIak eta Ezkurra IIak jokatuko dute txartelagatik.

Arratsaldeko 16:00etan ha­sita izango dira partiduak, Galarretako frontoian. 

Ansa IIak eta Ezkurra IIak hirugarren partidua jokatuko dute, 30 tantora.

Gaurko sailkatuak Urrizaren kontra jokatuko du ligaxkako aurreneko partidua, larunbatean.


Ansa IIak, zailagoa

Bien arteko lehia bizia izango da, partiduaren ezaugarri na­gu­sia. Izan ere, biek ez dituzte aukera berberak. Ansa IIa au­rrelari urnietarrak irabazi beha­rra dauka pasatzeko, eta ez hori bakarrik, Ezkurra IIa 26 tanto baino gutxiagotan utzi beharko du. Ezkurra IIak, aldiz, errazago izango du: sailkapen lortuko luke 27 tantotan galduta ere.

Bion ezaugarriak kontuan izanda, asko jokatutako partidua izan­go da, tanto luzeekin.


Larunbatetik aurrera, azkeneko ligaxka

Gaurko partiduan txartela lor­tzen duenarekin, larunbatean emango zaio hasiera azkeneko ligaxkari. Han zuzen, gaurko sailkatuak Urriza izango du aurkari, orduan.