Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko abuztuak 24

Hernani

2019/08/12, astelehena

Olatuetan dantza, ezin irauli balantza

ETE Ligako sailkapenean zortzigarren postuan iltzatuta segitzen du Maialen ontziak, Zumaian 7garren eta Ondarroan 9garren egin ondoren.

Neurria hartu nahian ari di­ra Hernani Arraun Elkar­te­ko Maialen ontziko neskak. Liga hasieran Xabier Zabala entrenatzaileak azaldu bezala, «ako­platzeko lanak» zeuzkatela bazekiten, baina baita «hi­ru hilabetetako lana» zela eta «hobetzeko denbora» ba­zu­tela ere. Badirudi, hala ere, balantza aldeko jartzen zailtasunekin dabiltzala.

Galtza bete lan izan dute pasa den asteburu honetan ere, bi estropadarekin. La­run­ba­tean, Zumaian, txukun ari­tu ziren, eta 7garren egin zu­ten, 11:53,52ko denborarekin. Au­rre­ko lau estropadei begiratuta, aldaketa bazetorrela ematen zuen, 8garren egin baitute ho­rie­tan. Baina, atzo, Onda­rro­an, ez zuten zortea aldeko izan, eta 9garren egin zuten (12:19,44). 

Gauzak horrela, ETE Ligako sailkapen orokorrean 8garren jarraitzen dute, 59 punturekin. Aurretik Isuntza dute, 10 puntu gehiagorekin, eta atzetik, On­da­rroa, 36 punturekin. Au­rr­e­ne­koak, 118 punturekin ber­din­duta, Hibaika eta Zumaia dira.


Beste hiru estropada geratzen dira, Kontxako sailkapen estropadaren aurretik.


Zortzigarrenean trabatuta geratu direla ematen du, hortaz, baina Liga hasieran Za­ba­lak aipatu bezala, «txintxo eta gogor, egunerokoan jardun beharrari» tinko eutsiko diote lanak bukatu arte.

Eta oraindik badute lana, baina Kontxa ere gerturatzen ari da. Hiru estropada gera­tzen dira sailkapen estropadaren aurretik, eta ilusioari eu­tsiko diote neskek.