Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Hernani

2019/08/11, igandea

Veletako gailurra, bost ordu eta erdian

Veleta mendiaren gailurrean, Eva Esnaola.
Veleta mendiaren gailurrean, Eva Esnaola.

Pasa den asteburuan Granadan izan zen Hernani Atletismo Klubeko Eva Esnaola, Veleta mendira Igoera lasterketaren 35garren edizioan parte hartzen. Granadatik atera eta 3.390 metrora dagoen Veletako gailurra konkista­tzea da probaren helburua. Herna­nia­rrak, 5:30:28ko denbora behar izan zuen 50 kilometroak eta 2.800 metroko desnibel positiboko ibilbidea bukatzeko, eta laugarren egin zuen emakumezkoetan, eta txapeldun izan zen, bere kategorian