Gaur eta bihar, hiru finalerdi

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 19a, 02:00

Zikuñaga Papelerako Torneoa finalerdietan sartu da; eta gaur eta bihar artean, hiru finalerdi jokatuko dira. Gaur kadeteen eta nagusien mailako bana izango dira, 20:00etatik aurrera, kiroldegian. Hernaniko Urkizu eta Labaka ariko dira senior mailakoan. Bihar, berriz, kadete mailako beste partidu bat jokatuko da, Hernaniko hiru pelotariren partehartzearekin: Oiartzabal, Arluziaga eta Etxarri. Eta jubeniletan, Urdangarin eta Lizeaga astigartarrek jokatuko dute. Goizeko 11:00etan hasiko dira partiduak, biharkoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!