Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko uztailak 20

Hernani Astigarraga

2019/07/12, ostirala

Rodriguez eta Semperena, Gipuzkoako txapeldun taldeka

Semperena eta Rodriguez, taldekide eta zuzendariekin podiumean.
Semperena eta Rodriguez, taldekide eta zuzendariekin podiumean.

Aurreko larunbatean jokatu zen, Legorretan, Gipuzkoako Taldekako Erlojupeko Txapel­keta, junior eta kadete mailetan. Eta juniorren artean, txapeldun izan zen Donosti Berri taldea, Urumea bailarako bi txirrindulari tartean zirela: Ibai Rodriguez hernaniarra, eta Telmo?Semperena astigartarra. 43:15 denboran osatu zu­ten ibilbidea, eta 40 segunduko tartearekin nagusitu ziren, Atracciones Sanz taldearen au­rretik (43:55). Podiumera igo zen beste astigartar bat ere, Enekoitz Azparren, Ampo­re­kin hirugarren eginda (44:31).