Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko uztailak 20

Hernani

2019/07/11, osteguna

San Ferminetako finala gaur Endika Barrenetxeak, Huarten

Ansa II urnietarrarekin ariko da, Ezkurra II eta Endika iazko txapeldunen kontra. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da jaialdia, Euskal Jai Berrin.

Gaur jokatuko du Endika Ba­rrenetxea hernaniarrak, erremonteko San Fermin Torneoa­­ren finala. Huarteko Euskal Jai Berri frontoian izango da; arra­tsaldeko 16:30etan hasiko den jaialdian, bigarren partidua.

Ansa II urnietarrarekin ari­ko da Barrenetxea, eta aurrean izango dituzte iazko txapeldunak: Ezkurra II eta Endika. Ha­iek, 40-26 irabazi zieten asteartean, Urriza eta Etxeberria IIri.


Bi aurrelariak, sasoiko

Partidu ederra espero da, gaur­ko finalean. Erremontista one­netako bi ariko dira atzean, eta sasoi ederrean dauden beste bi, aurrean. Izan ere, Ansa IIk kolpe bikain bezain ezberdina erakutsi zuen aurreneko semi­finalean, eta geldiezina izan zen. 25 tanto egin zituen. Ho­rrekin eta Barrenetxeak atzean erakutsi zuen nagusitasunarekin, 40-30 menderatu zi­tuzten Uter­ga eta Ion.

Halaxe aritu ziren Ezkurra II eta Endika ere: atzelaria nagusi jokoan, eta aurrelaria tanto sorta ederra pilatzen; guztira, 19 egin zituen berak.