Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko uztailak 20

Hernani Ereñotzu Arano Astigarraga Goizueta

2019/07/10, asteazkena

Donosti Cupeko 16 partidu, gaur

Aurrera jarraitzen du Donosti Cup txapelketak, eta gaur ere, zortzina partidu jokatuko dira, Zubipen eta Zarkumendegin. Goizean lau partidu, 10:00etan hasita orduro; eta arratsaldean beste lau, 15:30etan hasita. Etxean ariko dira bi talde: Her­naniko 16 urtez azpiko neskena 12:00etan, Benficaren kontra; eta Mundarroko 15 urtez azpiko mutilena 16:45etan, Añor­ga­ren kontra. Gaur bukatuko da ligaxka, eta bihar bertan, kanporaketak hasi.