Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko uztailak 15

Hernani

2019/07/09, asteartea

Finalera pasea, Barrenetxeak

San Fermin Torneoa ari dira jokatzen, Huarteko Euskal Jai Berri frontoian; eta finalerako pasea lortu zuen atzo, Endika Barrenetxea hernaniarrak. Ansa urnietarrarekin batera, 40-30 nagusitu zitzaien, aurreneko semifinalean, Uterga eta Ioni. Bigarren semifinala gaur jokatuko da, 16:30etan Euskal Jai Berrin. Ezkurra II eta Endika iazko txapeldunak ariko dira, Urriza eta Etxeberria IIIren kontra. Finala ostegunean jokatuko da, ordu eta toki berean.