Estelarrean gaur, Endika Barrenetxea

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 29a, 02:00

Hiru partiduko jaialdia izango da gaur, arratsaldeko 16:00etan hasita, Galarreta frontoian. Eta estelarrean ariko da, Endika Barrenetxea hernaniarra. Zeberio II izango du bikotekide, hainbestetan bezala, baina bolada txarrari buelta eman beharrean dira oraingoan: elkarrekin jokatutako azkeneko lau partiduak galdu dituzte. Aurrean izango dituz­te Ezkurra II eta Ion; hain justu, ekainaren 13an irabazi zietenak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!