Hilabeteko eta ETE Ligako laugarren estropada izango du gaurkoa, Hernani Arraun Elkarteko emakumezkoen traineruak. Baionan jokatuko du Maialen ontziak, 16:30etan .
Oraindik ere estropada dezente geratzen dira, eta poliki-poliki martxa hartzen ari dira arraunlariak.?Orain arteko estropadetan, 6, 7 eta 9garren postuak lortu dituzte neskek.
Ikastaroa, uztailean
Bestalde, elkarteak ikastaroa antolatu du uztailerako, 11 urtetik gorako neska-mutilentzat. Saioak doan izango dira, uztailaren 1, 3, 5, 8, 10 eta 12an, 11:30etan.
Ez da saio guztietan parte hartu behar, baina izena eman behar da 688 877 475 telefonoan edo emaila bidalita helbide honetan: ikastaroak.hernaniarrauna@gmail.com.