Goleatzaile onena, Mugika

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 29a, 02:00

Gipuzkoako Eskubaloi Fe­de­razioak Zarautzen egin zuen, pasa den astean, Liga bu­ka­tze­ko ekitaldia. Hainbat sari eman zituen bertan, eta ho­rie­tako bat, Irantzu Mugika hernaniarrak jaso zuen.

Hernani Eskubaloi Tal­de­an, emakumezkoen kadete mailan jokatzen du Mugikak, eta Ligako goleatzaile onenari saria eman zioten. 

Klubak nabarmendu du «Hernani Eskubaloi Taldea az­ken urteetan eskubaloia gaz­teen artean sustatzeko egi­ten ari den lana bere fruituak ematen hasia dela» eta, era berean, aprobetxatu nahi izan du «herriko gazteak taldera ger­turatu eta es­ku­ba­loia pro­batzera animatzeko». Bukatu berri den denbo­ral­di­an zazpi talde aritu dira jokatzen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!