Xalaparta elkarteko bazkaria eta Gorrotxategiri, omenaldia

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 15a, 02:00

Gaur ospatuko du Xalaparta elkarteak 38garren urteurrena.  Baz­karian bertan, Aitor Gorro­txategi  Iraola bazkideari egingo diote omenaldia kirol arloan lortutako garaipenengatik.

Egitarauean hainbat puntu zehaztu dituzte Xalapartakoek: Aitor Gorrotxategiren etorrera 14:15etan eta ondoren, bazkariaren hasiera. Jarraian mus txapelketako sariak banatuko dituzte 17:15etan, eta bukatzeko Gorrotxategi omenduko dute, 17:30etan.


Gorrotxategi, munduko pelota txapelduna

Hernaniarrak 2018an lortu zu­en Bar­tzelonan Munduko Pe­lo­­ta Txapeldunaren garaipena eta el­kar­teak omenaldi be­re­zia egin nahi­ izan dio egindako ibilbideagatik.

Pelotaria Xalapartako bazkide ere bada eta horregatik, elkartera bertaratuko dira pelotazale eta gainontzeko bazkideak, omenaldian parte har­tzeko.

Bestalde, Gorrotxa­te­gik Her­nani Kirol Saria ira­baz­ dezake; datorren astean jakingo da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!