Hernaniko frontoian pelota partidu ugari jokatuko dira gaur eta bihar. Gaur Pilota Eskolako finalak jokatuko dira gaur arratsaldean 15:00etan hasita. Sari banaketa 19:00etan egingo da. Eta bihar, 11:00etan, Berria txapelketako finalerdietako bat jokatuko da Oberena eta Lapkeren artean.