Xabier Mikel Azparren txapeldun Gipuzkoako erlojuzkontrakoan eta Enekoitz anaia hirugarren

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 15a, 02:00

Gervais Memoriala erlojuz­kontrako Gipuzkoako txapel­keta izaten da 23 urtez azpi­koetan eta junior mailan, eta gainera ospe haundia du. Pasa den asteartean jokatu zen, ia urtero bezala Aizarnazabalen, eta txirrindulari astigartarrak izan ziren protagonista nagu­siak eta horien artean Azpa­rren anaiak. 

Xabier Mikel Azparren Gi­puz­koako txapeldun izan zen 23 urtez azpikoetan eta bere anaia, Enekoitz, hirugarren juniorretan. Anai nagusiak ongi menperatu zituen aur­ka­riak eta 34 segundu atera ziz­kion bigarrenari 21 kilome­tro­ko ibilbidean. Juniorrek 14 ki­lo­metro burutu behar zituz­ten ba­nan bana eta Enekoiz Azpa­rren garailearengandik 28 segun­dura geratu zen eta brontzea lortu zuen lauga­rre­na­rekiko sei segunduko alde­a­rekin. 


Ez ziren bailarako ordez­kari bakarrak. Telmo Sem­perena astigartarra ere hamar lehenengo postuetan sailkatu zen juniorretan, bedera­tzi­ga­rren hain justu, eta postu bat atze­rago, hamargarren iri­tsi zen Ibai Rodriguez herna­ni­arra. Ez dago dudarik pasa den aste­buruko Loinaz proba, Bea­sainen, ongi etorri zitzaiola Xa­­bier Mikel Azparreni Gervais prestatzeko, 20garren amaitu baitzuen. Enekoitz Azparren, Tel­mo Semperena eta Ibai Rodri­guezek Segurako San Juan Sa­rian parte hartu zuten.


Jaime Romero selekzioarekin kontzentratuta

Ez da ahaztu behar Jaime Romero Europako Pista txapel­ketetan jardungo duela eta horregatik Espainiako selek­zioa­rekin kontzentratuta dago.

Alebinek eta infantilek Zu­maian izan zuten lasterketa eta bertan ibili ziren lasterka: Aimar Capdequi, Beñat Auz­men­di, Mattin Plazaola, Unai Hernández eta Ekhi Rabanedo, besteak beste. 


Ostiralean juniorrentzako Gipuzkoako Itzulia hasiko da 

Asteburu hau eta datorrena lasterketaz josita datoz. Gaur, Juniorrak Anoetan egongo dira eta bihar Eibarren, baina be­raien zitarik garran­tzitsuena ostiralean hasiko da Gipuz­koako Itzuliarekin. Lau egu­ne­ko lasterketa da eta Oñatin ha­siko da. Olaberri, Andoain eta Lazkaon amaituko dira 2ga­rren, 3garren eta azken etapak.

23 urtez azpikoek Ataunen Gipuzkoako Txapelketa dute gaur eta kadeteek Gipuzkoako erlojuzkontrakoa Bergaran ko­rri­­tuko dute gaur eta bihar lineako Gipuzkoako Txapel­keta, Oñatin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!