Maialen traineruak gaur hasiko du Liga

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 15a, 02:00

Emakumeen ETE traineru liga gaur hasiko da Pasai Doniba­nen eta bertan hartuko du par­te Hernaniko Maialen traineruak. Goizeko 11:30etan eman­­go zaio hasiera I. Igartza Banderari. 

Erlojuz kontra egingo da estropada eta bi luze eta bi ziaboga eman beharko dituzte ontziak sei edo bost txalupako bi txandetan. Helmuga eta irteera puntuak Pasai Doni­baneko plazaren parean daude kokatuta. 

Hernanirekin batera ariko diren klubak ondorengoak dira: Colindres, Hi­baika, Pasai Donibane, De­us­to, Isuntza, Kai­ku, La­pur­di, On­darroa, To­lo­­saldea eta Zumaia, hain zuzen ere. 

Bihar ordu berean Pasaian eremua eta txandak aldatuta

Bigarren jardunaldia berriz bihar jokatuko da ordu berean, 11:30­etan, baina oraingoan eremua eta formatua aldatzen dira. Estropada hiru txandetan banatuko da eta linean izango da San Pedro aldetik ha­si eta lau luze eta hiru ziaboga eginez I. Adegi Banderan.


Arraun ikastaroa uztailean 

11 urte gorako neska eta mutilentzat arraun ikastaroak anto­latu ditu Arraun Elkar­teak. Goizeko 10:30etan emango dira uztailaren 1, 3, 5, 8, 10 eta 12an Ibarluze poligonoan: Informazioa gehiago: Jon 688 877 475 edo ikastaroak.hernaniarrauna@gmail.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!