Eva Esnaola omendu zuten Zorroagako krosean

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 15a, 02:00

Eva Esnaola korrikalaria omendu zuten Zorroagako belanauldiarteko krosa amaitu eta gero, pasa den igandean. 14garren edizioa betetzen zuen Zorroagako belardietan ospatzen den lasterketa honek. Zorroaga fundazioak antolatzen du eta amaieran CD Hernaniko lasterkaria omendu zuten. Ultramaratoietan eta lasterketa luzeetan espezializatua, Zorroagako krosean Rosi Talavera herrikidearekin batera iritsi zen, eskutik helduta, lehenengo postuan, 50-60 urteko kategorian. 60 urtetik gorako lasterketan Miguel Angel Garinek irabazi zuen. Zorroagakoan gazteek eta beteranoek hartu zuten parte ibilbide motzetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!