Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko iralak 20

Hernani

2019/06/12, asteazkena

Ate irekien beste saio bat, gaur

Ate irekien bi jardunaldi antolatu ditu Hernaniko Igeriketa Taldeak, ekainerako. Eta joan den asteazkenean egin bazuten aurrenekoa, gaur izango da bigarrena, kiroldegian, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. 9 urtetik gorako neska-mutil guztiak azaldu daitezke, taldea ezagutu eta probatzeko, entrenatzaile eta igerilariekin batera. Nabarmendu dute, denentzat dagoela tokia taldean: lehiakete­tan parte hartu edo ez, eta bai­ta arazo fisikoak izanda ere.