Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani

2019/06/11, asteartea

Atletismoa probatzeko, ate irekiak

Hernani eta Astigarraga, nahiz inguruko herrietako gaztetxoei dei egin die Atletismo Klubak, kirola probatzeko ate irekietan parte hartzera. 2006 eta 2008an jaiotako neska-mutilei zuzenduta egingo dira, ekainaren 17, 19 eta 21ean, 18:00etan; altuera jauzia eta pisu jaurtiketa, luzeera jauzia eta disko jaurtiketa, eta hesien teknika eta jabalina jaurtiketa probatu ahal izango dira hurrenez hurren.