Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko ekainak 25

Hernani

2019/06/11, asteartea

8garren Peru Alfaro, Zarauzko Triatloian

Peru Alfarok 8garen egin du Zarauzko Triatloian.
Peru Alfarok 8garen egin du Zarauzko Triatloian.

Hernaniarrak 04:11:59ko denboran egin zituen hiru probak, larunbatean.

Zarauzko Triatloian hartu zuen parte Peru Alfaro San Ildefonso triatleta hernaniarrak, larunbatean, eta 8ga­rren egin zuen, ibilbide osoa 4 ordu, 11 minutu eta 59 segundutan bukatuta.

Aurrena, Getariatik Za­rau­tzera 2,9 kilometro egin behar  izan zituzten igerian, parte-hartzaileek.

Segidan, 78 kilometro egin zituzten bizikletan. Horreta­ra­ko, bi buelta eman zizkiotena aurrena 26 kilometroko zirkuituari. Meagako mendatea igo behar izan zuten zati ho­rre­tan, besteak beste, ba­tez­bes­teko %3,5eko pikoa zu­en aldapak, 3,9 kilometroko distantzian. Segidan, buelta bat eman zioten 25 kilometroko zir­kui­tu­ari, Zarauztik Oriora bi­dean, Aiako Harre­si­rako igoerarekin; %18rai­­n­okoa zen hau.

Bukatzeko, 21 kilometro egin zituzten korrika; zirkuiturako lotura tarte baten ondoren, 6,2 kilometroko ibilbideari hiru itzuli eman behar izan zizkioten, Plazan bukatzeko.