Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko iralak 19

Hernani

2019/06/11, asteartea

Europako errekorra Berlinen, Llopisek

Iñigo Llopisek Europako errekorra lortu du Berlingo Irekian.
Iñigo Llopisek Europako errekorra lortu du Berlingo Irekian.

Irailean Londresen egingo den Munduko Txapelketarako prest dago Iñigo Llopis: Berlingo Irekian hiru errekor egin ditu.

Paralinpikoen Berlingo Ire­ki­an izan da asteburuan Iñigo Llopis igerilari hernaniarra, Espainiako selekzioarekin, eta marka ezin hobeak egin ditu. Irailean Londresen jokatuko den Munduko Txapelketarako pun­tu-puntuan dagoela erakutsi du.

Hain zuzen, hiru errekor lortu ditu. Bata, Europako errekorra, 200 metro bizkar proban, 2:27.65eko denborarekin. Beste biak, Espainiako errekorrak; 200 metro libreetan 2:15.06 eginda, eta 400 metro libretan 4:39.26 eginda.

Munduko Serietako azkena izan da proba hau, eta orain, Espainiako Txapelketa eta Mun­duko Txapelketa presta­tzeari ekingo dio.