Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Hernani

2019/06/11, asteartea

«Aitzakiarik ez», Maialenek

?Maialen? traineruak asteburuan hasiko du ETE liga.
?Maialen? traineruak asteburuan hasiko du ETE liga.

Prest dago "Maialen" trainerua. Asteburuan hasiko du liga, «pixkanaka hobetzeko» asmoz.

Trainerua osatzea lortu du aur­ten ere, Hernaniko Arraun El­­karteak. Emakumezkoen Mai­alen trainerua asteburuan uretaratuko da ETE ligari ha­siera emateko; larunbatean 11:30etan eta igandean, 11:00etan, bietan Pasaian. Pasa den larunbatean aurkeztu zuten taldea.

MAIALEN TRAINERUA
 Itxaso Aranburu.
 Carolina Garcia.
 Ainhitze Kalonje.
 Naroa Lizarreta.
 Nerea Irastorza.
 Maria Miñana.
 Irene Pareja.
 Jone Pastor.
 Maria Salvador.
 Nahia San Argimiro.
 Ariadna Palop.
 Eva Paradeda.
 Garazi Usabiaga.
 Enara VIllena.
 Edurne Yarza.
 Gurutze Yarza.
 Estitxu Zabala.
 Olaia Barriuso (patroia).
 Intza Larburu (patroia). 
 Xabier Zabala (entrenatzailea).
Xabier Gurrutxaga (presidentea).


Hiru hilabete aurretik

Hernaniarrez gain, Gipuzkoako beste herrietako arraunlariak eta baita Valentzia edota Ka­ta­luniakoak ere badira aurten trai­neruan. Beteranoena, hala ere, klubean 12 urte daramazkiena, Ainhitze Kalonje da. «Ur­te oso­ko lana» izaten dela aitortu zu­en, eta denboraldiko helburua ere zehaztu zuen; «lehengo ur­te­ko emaitza hobetzea, Kon­txan sar­tzea». Baina baita «disfrutatu eta arraunean ondo egitea» ere.

Xabier Zabala entrenatzaileak «lan txikiak egiteko askotan denbora asko» behar izaten du­tela aipatu zuen, baina «to­ka­tzen dela» jakitun, «aitzakiarik ez» dutela irmo adierazi zu­en; «ausartak izan eta gogor eu­tsi behar diogu». Horrela, «txintxo eta gogor, egunerokoan jardun behar» dutela azpimarratu zu­en. «Akoplatzeko lanak dauzkagu, berandu hasten baikara (...). Liga azkar xamar hasten zaigu eta sufritzea tokatuko zaigu pittin bat, baina esperan­tza galdu gabe, badakigu 3 hilabetetako lana dela, eta hobetzeko denbora daukagula». Uretan eraku­tsiko dute hori.