Azkeneko partidua gaur, Lujanbio eta Gurrutxagak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 22a, 02:00

Azken orduko aldaketak direla-eta, Zubipen jokatuko du azkeneko partidua Ohorezko Erregionalen taldeak. Gaur izango da arratsaldeko 19:30etan hasita. Berezia izango da oso, izan ere, hemeretzi urtez Hernanirekin jokatu duen Aritz Lujanbio kapitainaren eta Imanol Gurrutxaga jokalariaren azken partidua izango baita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!