Ibai Rodriguez 3garren Zumaian, eta mendiko saria Elgoibarren

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 21a, 02:00

Bizikletan ibiltzeko eguraldi oso kaxkarra izan bada ere, bai­larako txirrindulari askok har­tu dute parte, asteburuko lasterketetan; batzuk hemen inguruan, eta beste batzuk urruti.

Gipuzkoako jubenilen lasterketetan aritu da bikain Ibai Rodriguez hernaniarra. Larun­ba­­tean, hiru­garren postuan sail­katu zen Zumaian. Atzetik aurrerako bi­dea eginez, ezin izan zuen Jon Gil irabazlea ha­rrapatu, eta Ha­ritz Chico bigarrenarekin iritsi zen, 28 segundura. Hegoi Urre­tabizkaia hernaniarra, berriz, 25garren sailkatu zen.

Igandean, berriz, Elgoi­ba­rren aritu ziren, eta 13garren izan zen Rodriguez, baina mendiko saria lortu zuen, eguneko mendate bakarretik, Elkorrietatik, aurreneko postuan pasata. Iker Iriondo eta Hegoi Urretabizkaia herrikideak, 31garren eta 46ga­rren postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren.


Romero eta Azparren Valladoliden, eta Semperena Frantziako Gironden

Jubenilen mailan bertan, Valla­doliden aritu dira, bi astigartar, Euskadiko selekzioak deituta: Jaime Romero eta Enekoitz Az­parren. Taldekako erlojupekoa izan zuten larunbatean, eta bi­ga­­rren postua lortu zuten, Nafa­rroako selekzioaren atzetik. Igan­­­dean, berriz, etapatik erretiratu zen Azparren, eta 53garren bu­katu zuen Romerok, tarteko hel­muga bat irabazi ondoren.

Telmo Semperena astigarta­rra, berriz, Frantziako Tour de Gironden aritu da, Gipuzkoako selekzioak deituta. Erlojupe­ko­an 74garren izan zen, eta bigarren etapan, Alex Diaz taldekidearen­tzat la­ne­an aritu zen, azkeneko igoerara bidean; nekearen eraginez, atze­an geratu zen bukae­ran. Eta azkeneko etapan, talde na­gusian iritsi zen, 31ga­rren pos­­tuan. Horrela, 51garren bukatu zuen, sailkapen nagusian.


Aimar Capdequi 6garren, eta Tasio Semperena 10garren

Alebin eta infantilek, Irunen zeukaten zita, igandean. Egu­ral­di txarrari aurre eginez, alebinetan, 6garren postua lortu zuen Aimar Capdequi astigartarrak. Beñat Auzmendi eta Aimar Zabala herrikideak, 16ga­rren eta 19garren izan ziren.

Infantiletan, berriz, 10garren sailkatu zen Tasio Semperena.

Eta azkenik, kadete mailako txirrindulariak Eibarren aritu ziren, igandean bertan. Tropel haundia iritsi zen elkarrekin helmugara, eta horien artean sartu zen Unax Urretabizkaia hernaniarra, baina lehiatzeko aukerarik gabe, 55garren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!