Gipuzkoako txapeldun, boleiboleko neska infantilak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 21a, 02:00

Zita garrantzitsuak zeuzkaten asteburuan, Hernaniko boleibol taldeek; eta gazitik zein gozotik izan zuten. Neska infantilek, Gipuzkoako Liga poltsikoratu zu­ten, asteburu gogorrean: hiru partidu jokatu dituzte, ostirale­tik igandera; eta hiruak irabazi. Ostiralean 3-0 nagusitu zi­ren, Summa 2ren kontrako le­hia era­bakigarrian, denboraldiko partidu onena jokatuz. Eta la­runbatean Summa 1 taldeari ira­bazita (3-0), ziurtatu zuten txa­­peldun izatea. Igandean, ezer jokatu gabe, 1-3 nagusitu ziren Arantzazuko Amaren kantxan. Larunbat honetan, Euskadiko Jokoetan ariko dira, Sestaon, Bizkaia eta Arabako txapeldunen kontra.

Neska kadeteek, berriz, Gi­puzkoako finala zeukaten la­run­­batean, baina ez zuten aukerarik izan, hernaniarrek. 3-0 gal­du zuten Fortunaren kantxan. Erabakigarria izan zen bigarren seta, zortzi puntuko abantaila galdu baitzuten hernaniarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!