Ondo ekin diote eskuzko Herriartekoari Hernanik eta Astigarragak, bi garaipenekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 21a, 02:00

Asteburu garrantzitsua izan da Urumea bailarako pelotari­entzat; eta bereziki, Hernaniko esku pelotarientzat, bi txapelketa garrantzitsuenetan parte hartuta. Ostiralean ekin zioten Herriartekoari, Adunan, eta 1-2 nagusitu ziren, final zortzirenetako joanekoan. Igandean, aldiz, Berria Txapelketatik kan­poratu zuen Lazkaoko Lapkek, 2-1 irabazita.

Azkeneko horretan, kadeteen partidua zen klabea, eta 22-15 galdu zuten Apaolazak eta Etxarrik. Hortik aurrera, ju­beniletan eta nagusietan nahi­ko argi zegoen zer gertatuko zen, eta hala izan zen: jube­niletan Salaberria-Lasak 22-5 gal­du zuten, eta nagusietan Arrieta-Lizeagak 22-9 irabazi.

Bi egun lehenago, Etxarrik partidu gogorra jokatu behar izan zuen Herri­ar­tekoan. Hor, gauzak hobeto joan ziren hernaniarrentzat. Uitzik eta Etxa­rrik 22-15 irabazi zuten Adu­na­ko bikotearen kontra. Jubeni­le­tan iritsi zen Adunaren pun­tua, 22-20 galdu baitzuten Sa­la­berriak eta Zugastik. Baina nagusietan, Ojuelek eta Lizea­gak erraz menderatu zituzten adunarrak (22-5). Buel­tako par­tiduak Hernaniko frontoian jokatuko dira, ostiralean. 


Astigarragak ere aurrea hartu du, Herriartekoan

Txomiñenen ere Herriar­te­koa jokatu zen ostiralean eta ez no­­lanahiko kanporaketa. As­ti­­ga­rra­ga eta Oiartzunen artean bi­zilagunen joanekoa jokatu zen, final zortzirenetan. Astigar­ta­rrak 2-1 aurreratu di­ra, eta abantaila hori eramango dute ostiral honetan, Oiar­tzunera. 

Kadeteetan Aimar Mujika eta Ekain Lizeagak 22-6 irabazi zuten lehenengo partidua. Ju­be­niletan etorri zen oiartzu­a­rren garaipena (22-12), Aldalur eta Urdangarinen kontra. Eta nagusietan, Loidi eta Santxez astigartarrek erraz menderatu zituzten bizilagunak (22-10).


Palaz, Hernanik aurrera

Palako Herri­artekoan ere, osti­ralean zeukaten zita, eta final laurdenetara pasea lortu dute hernaniarrek: bueltakoan ere 2-1 gainditu zuten Aia. Bu­ruz buru frontoia osoan 20-8 irabazi zuen Lujanbiok. Eta binaka Manterolak eta Zubi­men­dik 20-14 irabazita, sail­­kapena lortu zuten, Hernanirentzat. Zazpi barruan, ezer jokatu ga­be, 20-14 galdu zuen Urreagak. Orain, Andoiango talde in­dar­tsua dute aurkari. 

Astiga­rra­ga, aldiz, txapelketatik kanpo geratu da, bueltakoan hiru partiduak galduta, Donostiaren kontra.

Euskal Herriko eta Espai­niako Trinkete Txapelketetan, garaipena lortu zuten Huizi eta Arrieta hernaniarrek, nes­ka nagusien mai­lan. Eta jubenil mailan, Eus­kal He­rrikoan, 30-9 galdu zuten Urdangarin eta Balerdi herrikideek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!