Ibai Rodriguez bigarren, taldekidearen atzetik

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 18a, 02:00

Oso gertu izan zuen garaipena, aurreko asteburuan, Ibai Rodri­guez txirrindulari hernaniarrak. Bigarren sailkatu zen Zarau­zko Udaberri Sarian, jubeniletan, eta Alexander Fernandez Donosti Berriko taldekidea bakarrik izan zuen au­rretik.

Eguneko ihesaldian sartu zen Telmo Semperena astigartarra, Donosti Berrikoa bera ere, beste bi txirrindularirekin. Eta 50 kilometroz ihes eginda aritu ondoren, helmugatik bi kilometro baino gutxiagora harrapatu zituzten, azkeneko igoeran. Orduan egin zuten aurrera Fernandezek eta Rodriguezek, denak gaindituz. 11garren izan zen Semperena, taldekako ga­raipena ere ziurtatzeko, eta jus­tu bere aurretik, 10garren sartu zen Jaime Romero astigartarra.


Zilbeti 10garren, Abadiñon

Kadeteak, berriz, Abadiñon ari­tu ziren, Javier Elorriaga Me­morialean; eta lasterketa bikai­na osatu zuen Aner Zilbeti hernaniarrak, 10garren sailkatzeko. Gainera, taldekako garaipena lortu zuen Donosti Berrire­kin, Ekhi Muñoz, Markel Rodri­guez eta Unax Urretabizkaia hernaniarrekin batera. 26garren izan zen Muñoz; 67garren Ro­dri­guez, ebakuntzatik bueltan; baina erorketa gogorra izan zuen Urretabizkaiak.

Gaztetxoak Torneoan ere, taldekako garaipena lortu du Donosti Berrik, horrela.


Telmo Semperena, Tour de Gironden gaurtik

Gaur, Eibarren ariko dira kadeteak, 10:30etan hasita. Jubeni­lek, berriz, Zumaian daukate zita gaur, 10:00etan; eta Elgoi­barren bihar, 16:00etan.

Baina horietan ez, Frantzia­ko Tour de Gironden ariko da Tel­mo Semperena, gaur eta bihar, Gipuzkoako selekzioarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!